XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguraldi ona eta kultura gaiak.

Denbora luzean ixillik egon ondoren askori sortzen zaio gogoan itzegiten asita gauz askori bidea eman bearra.

Bañan alare, neurtu bearrean gelditzen gera gure esan naiak, eta au arrazoi askorengatik.

Leendabizi, beti bezela jartzeko toki geiegirik izaten ez dugulako, eta bigarren, gauz guztieri billatu bear zaiolako alako neurri bat.

Emen ere gure gaieri neurria billatzeko zorian geratu gera.

Emen ere, ixkiñ eta kroxka batzuk kendu eta aurrera joan bearrean gaude.

Leendabiziko gauza, onelako etorrera batean agur sakon bat agertzea izaten da usabioa.

Eta agur onekin batean laguntzeko ba digu tokatu zaigun denbora on onek zer esanik esan.

Betitik eta egunkari guztietan agertzen den gauza izaten da, alegia.

Sanmartiñetan inguruan berriz udarak izaten duala alako ager-berri bat.

Eta oraingo ontan, ager-berri bat ezik beste gauz geixiago esan leikela esango genuke.

Oraingo urte ontan, joandako udara berritu duala ematen du oso-osorik bere zabaltasun eta argitasun guztiekin, eta au udara-ttiki baten partez ematen du udara aundi baten zabalera daukagula gurekin.

Jakiña, gauz on guztiak izaten dute beren aldamen txarra, txarrak ona izaten duen moduan, eta onela eguraldi on onek ekarri duan gauza legortea izan da naiz emen ta baita beste tokietan ere; oietan, emengoan bañan geiago sumatzeak ez du esan nai emen ez dugula sumatu baizik eta angoari garrantzi aundiagoa eman dietela, seguru aski lurgin edo nekazari kontutan beste modu batean denborari kaso geiago egin bearrean aurkitzen diralako.

Au ezik emen, eta daukagun zati ttiki ontan garbi agertu naiko genukena zerbait kultura aldetik izango genuke.

Orain denbora berri oietan, au da, jendeak bizi dala uste duten denbora berri oietan, kulturari ematen diote alako garrantzi berexi bat, eta ortan seiatzeko bearra ikusten dugu.

Kultura kontuan gauz pranko gertatu dira gure inguruan ixillik egon geran bitartean, eta oietako bat, bestez beste, On Pio Baroja'ren eco eriotzaren ogeitabosgarren urtea.

Ori dala ta, izan dira gure inguruan ekintza sakon batzuak, ba da, mai-buru, ba da itzaldi eta abar, eta oraintxe bertan ere or ari dira itzaldi batzuk ematen gai ori dala ta.

Jakiña leendabizi gai ortaz itzegin zuana Julio Caro Baroja izan zan, eta zeiñ egokiago bere illoba kutun au baño itzaldieri ataka ori erekitzeko.

Orren ondoren, atzo, Ignazio Elizalde'k itzegin zuan eta gaurko berriz Migel Pelay Orozco idazle sakonak ekingo dio agertuaz jendearen aurrean Baroja'ren euskaltasunari.

Au dena ezik beste gauz asko dabiltz kultura gai ontan gure aldamenean, eta beste ekintza bat Euskalerriaren Adiskideen Elkarteetik agertzen zaigu.

Ba dira bi bat urte Elkarte onek erabaki on bat artu zuala eta au emen gure artean dabiltzan intelektual edo buru-langille onenak edo ospetsuenak bere barruan sartzea.

Eta ekintza orreri ari dira bidea ematen eta onela, orain dala denbora gutxi jakiten genun nola Jesus M.ª Leizaola sartzen zan Kultural Elkarte ortan, eta atzo ain xuxen or sartzen zan baitera, beste istori-idazle ezagun bat.

Au, Luis Murugarren, iñor bada Donostiko gauzetaz dakiena, bat ba da.

Eta sarrera ori egiteko artu duen gaia ere Donosti'ko gai bat izan da edo obetoago esateko, Gipuzko guztiarentzako garrantzi aundia izan zuana, au da, 1597 garrengo urtetik 1599'ra arte emen Gipuzku'n izandu genun pestiaren istoria.